“Tolosaldea Sahararekin” elkarteak saharar herriarekiko elkartasuna lortzea du helburu. Bide horretan, saharar errefuxiatu kanpamenduetara ahal den laguntza gehiena eramatea da. Horretarako bide eta era ezberdinak daude eta garai honetan produktu mota ezberdinen bilketa da helburu nagusia.

 

Honela, Amezketako Udalak ere bat egiten du kanpaina honekin eta honako material hau biltzen saiatuko da (udaletxearen sarreran utzi beharko da plastikozko poltsetan): arroza, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, olioa, azukrea, konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskola materiala. Beraz, janariarekin batera eskola materiala ere bilduko da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak…).

 

Janari eta eskola materialaren bilketak otsailaren 7ra arte iraungo du.

 

Mila esker aldez aurretik.