Gipuzkoako Odol Emaileak elkarteak hurrengo deialdi berezia egin du:

 

COVID19K sortutako egoera dela eta, eta gure etxeetatik ez ateratzeko betebeharra izan arren, odol emate lanekin jarraitzea beharrezkoa da, Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izakinak mantentzen jarrai dezan.

 

Beraz, gaur, apirilak 6, odol ematera gonbidatzen zaitugu (18.30 – 20.30). Odol ematea Kultur Etxeko 1. solairuko Jubilatuen Txokoan izango da.

 

 

Aglomerazioak saihesteko,Gipuzkoako Odol Emaileen elkartetik 9:30etatik 13:30etara ohiko emaileei deituko zaie hitzordua hartzea nahi bada.

 

Norberak ere hartu dezake hitzordua hurrengo telefono zenbakira deituta: 943007888.