Amezketako ARALAREKO ekoizlearen ekimenez, muxal haragi gixatuaren aurkezpen ekitaldia antolatu da datorren ostiralerako, maiatzaren 16an, 18:00etan, Amezketako Pernando Amezketarra kultur etxean.

Proiektu hau Iker Markinez sukaldariarekin elkarlanean burutu da, eta tokiko produktuak balioan jartzeko helburua du. Emaitza: berotu eta jateko prest dagoen muxal haragi gixatua, kalitate handiko tokiko produktuarekin egina.

Ekitaldian produktuaren elaborazio prozesua ezagutzeaz gain, gixatua dastatzeko aukera ere izango da. Herritar guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera eta bertako ekoizpena babestera!