Atzo argitaratu eta gaur, abenduak 24, indarrean sartu da Espainiako Gobernuak onartutako 30/2021 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio- eta euste-neurri urgenteak hartzen dituena. Neurri horien artean nagusiena musukoa erabiltzeko derrigortasuna aire librean 6 urtetik gorako pertsonentzat.

 

Derrigortasun horren salbuespen nagusiena da kanpoan, banakako kirola egiten den bitartean, bai eta natur guneetan egiten diren kirolekoak ez diren jarduerak egiten diren bitartean ere, ez dela derrigorrezkoa izango, betiere 1,5 metroko gutxieneko distantzia mantenduz bizikide ez diren beste pertsona batzuekin.

 

Aipatu Errege Lege Dekretua ondorengoa da: Real Decreto-ley

 

Bestalde, joan zen abenduaren 15ean Euskadiko Erkidego Autonomoan argitaratu eta indarrean sartu zen Lehendakariaren 47/2021 Dekretua, zeinaren bidez xedatzen baitzen establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna. Alegia, hainbat zerbitzu eta ekitaldi eta jardueratan parte ahal izateko “pasaportea” delakoa eskatu eta aurkezteko derrigortasuna ezarri zen. Honen inguruan Udalak ondorengo berria argitaratu zuen: Ziurtagiri digitalaren berria

 

Amezketako Udaleko zerbitzuei dagokienez bi dira pasaportea eskatu eta aurkezteko nahi ta nahiezko betebeharra: udal gimnasioa eta udal liburutegia.

 

Udal gimnasioari dagokionez, eta jakinda zerbitzu honetan ez dagoela pertsona bat gimnasioaren sarreran, indarrean dagoen araudiarekin kunplitzeko eta 2022ko bazkidetza egiteko eta berritzeko garaia iritsi denean, Amezketako Udalak Covid ziurtagiri edo “pasaportea” izatea eskatuko da, bazkide berriei udaletxean ziurtagiria eskatuz edo noiz behinkako eskaerak eginez gimnasioan bertan. Hortaz, eta bigarren kasu honetan gimnasioa erabiltzean norberak “pasaportea” izan beharko du udal arduradunei erakus ahal izateko.

 

Udal liburutegiari dagokionez, bertan egon ahal izateko “pasaportea erakutsi beharko da, baina argitu behar da, eta Eusko Jaurlaritzatik hala jakinarazi dute, liburuak maileguan hartu eta eramateko bakarrik ez dela beharrezkoa ziurtagiria erakustea.

 

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako galdera-erantzunen azken dokumentua jartzen da eskuragarri: ohiko-galderak

 

Zaindu zaitezte denak eta Eguberri On!!!!!!!