Jakina da maskarilla homologatuak lortzeko zailtasun handiak daudela eskaria izugarri handitu delako. Maskarilla homologatua lortu ezin den kasuan, etxean egindakoak erabiltzeko gomendioa eman dute osasun adituek. Honen aurrean, eta bi herritarren ideiatik abiatuta, Amezketan bertan maskarillak egiten hasiko gara eta gero herrian dohainik banatuko ditugu. Prozesu honek Amezketako Udala, Aralar papelera eta herritarren inplikazioa eskatuko du. Papelera osasungintzara bideratutako materiala egiten ari da, eta material honen zati bat udalari emango dio. Herritar batek froga bat egin du eta argazkian ikus dezakezuen bezalako maskarillak egin daitezke. Prozesua erraza da, baina maskarilla kopuru handia egiteko herritarron laguntza behar dugu. Ekimen honetan bi modutan lagundu dezakezu.

  • Bolondres batzuk behar ditugu oihalak mozteko. Oso prozesu erraza da, beraz, edozeinek egin dezake.
  • Beste bolondres batzuk maskarillak josteko behar ditugu. Hau egiteko josteko makina edukitzea gomendatzen dugu eta guk azalduko dizugu nola egin behar den.

Bolondres bezala izena emateko deitu edo idatzi whatsappez 666753035 telefonora. Materiala etxera eramango dizugu eta amaitutakoan jaso ere bai.