Datorren astean hitzordu berezia izango da Amezketan. Joxe Mari Otermin-ek idatzi eta Dani Sagastumek argazkiz hornitutako liburu berria aurkeztuko da.

“Aralar, non bizia berritzen den” izenburupean, lan honek lotura estua du Amezketaren eta Aralarren artean, bereziki artzaintzaren eta larreen kulturak historian zehar izan duen garrantzia azpimarratuz.

Liburuaren sarreran azaltzen den bezala, egileek lan honi ekiteko bultzada nagusietako bat izan zen 2026. urtea Larre eta Artzaingoaren Nazioarteko Urtea izendatua izango zela jakitea. Aitzakia horri helduta, Amezketa eta Aralar binomioari begirada sakon eta pertsonala eskaini diote.

Idazleak berak bizi izandako esperientzietatik ere edaten du liburuak. Artzain giroan hazitakoa izanik, haurtzaroko oroitzapenek eta Aralarko bizimoduak presentzia berezia dute orrialdeetan, artzaintza ez ezik, bizimodu baten filosofia ere agerian utziz.

Noiz? Apirilak 30, 19:00etan
Non? Pernando Amezketarra Kultur Etxean

Herritar guztiak gonbidatuta zaudete aurkezpenera bertaratzera eta gure ondarearen zati garrantzitsu bati buruz gehiago ezagutzeko aukera baliatzera.

Gazta dastatzeko aukera izango dute bertaratuek. Eta horrez gain, Garikoitz Mendizabal txistulari nonbratuak, “Artzai-kantak” eta “Birigarroa” piezak joko ditu.