Oraingoan Beltzaren Plaza inguruko landare batzuen aldaketen berri ematera gatozkizue. Gaitzak jota zeuden arbustoak kendu eta berriak aldatu ditugu inguru horretan (ikusi argazkiak). Horrez gain, parkeko estalkia jarri zenean egin ziren aldaketen ondorioz, eremua mugatzeko beharra ikusi zen eta horretarako ere landareez baliatu gara; bi lorontzi haundi jarri  ditugu gune horretan. Hemendik aurrera guztion lana izango da landatu berri diren landareak behar bezala zaintzea.