HIZTEGI BIOGRAFIKOA

Sarrerako oharra

                Hiztegi Biografiko honi heldu zaio. Bere asmoa oso xamurra da: Amezketan jaio, bizi edo hil eta gure herriarekin lotura izan zuten persona zenbaiten aipamena egitea. Arrisku handia du berekin, hau da, bat baino gehiago baztertzekoa. Seguru asko oker horretan eroriko gara. Hala ere, bidea urratzeari heldu diogu.

                Zer ikusi ahal izango duzun lan honetan? Batzuetan, apunte laburrak. Besteetan, artikuluen sailean sartu beharreko lanak.

Interneten egindako lan hauek zuzentzea ere ez da oso lan zaila. Beraz, eskura etortzen zaizkigun zuzenketa guztiez baliatuko gara Hiztegi hau, baliosoa ez ezik, zuzena ere izan dadin. Beraz, gaizki idatziak barka eta ongi daudenak gogoan har…esaera zaharrak eskatzen digun bezala.

Zuzenketaren bat egitea nahi duenak jo beza helbide honetara: jotermin@telefonica.net

-Agirre Jose. Amezketako azken erretore propioa.