Aldundiak Bedaiora doan errepidean egingo dituen lanak bihar bertan hasiko dira, beraz, Urkula-parte auzoko bizilagunei, lanek irauten duten bitartean pazientziaz eta arduraz jokatzeko eskatu nahi diegu.

Goizeko 8etan ekingo die lanari langileek eta arratsaldeko 6:30ak aldera arte ariko dira egunero. 7-10 egun artean iraungo omen dute lanek. Ondorengo lan hauek egingo dira: errepide ertzak garbitu, egoera txarrean aurkitzen diren zatiak konpondu eta Ugartetik hasita, errepidea asfaltatu. Errepideko marren pintaketa maiatza-ekaina inguruan egingo da.