Duela gutxi aurkeztu genizuen abian jarria dugun “Baserriak eta Amezketa, elikadura baino +” izeneko proiektua.

Prozesu honen baitan, herritarren ekarpena ezinbestekoa da. Zuen iritzia, esperientziak eta proposamenak jasotzeko, galdetegi labur bat prestatu dugu. Bertan jasotako informazioa baliagarria izango da datozen urratsak modu partekatuan definitzeko eta elikadura arloan herritarren beharrak, kezkak zein ideiak kontuan hartuta lanean jarraitzeko.

Galdetegia eskuragarri dago hemen:


https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfixttJgdb9kEmD5Ft8AFs59VaN–vlxi789AMsRyvBcIm3Yg/viewform

Galdetegia betetzeko 5 minutu baino ez dira behar, eta jasotako ekarpenak kontuan hartuko dira aurrerantzean egingo diren gogoeta eta ekimenetan.

Aldez aurretik eskerrik asko zure parte-hartzeagatik.