Ekainaren 13an izango da jubilatu eta pentsiodunentzat udaberri partean egiten den irteera. Oraingoan, Urkiolako San Antonio santutegira egingo dute bisita. San Antonio egunez bertan ospatzen den azoka entzutetsua bisitatzeko aukera izango dute partaideek. Bazkaria berriz, Arrasateko Erreka jatetxean izango da. Itzulera, ohi bezala, 19:00ak aldera.

Izena emateko, betiko moduan, udaletxeko bulegoan egin daiteke, ekainaren 4tik 10era bitartean.