Egoera berriaren esparruan, LABIren Aholku Batzordeak beste dekretu bat onartu du, gaur, abenduak 29, indarrean sartu dena, eta indarrean dauden neurriei eusteaz gain, honako erabaki hauek ere hartu ditu:

  •  Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan izango da.
  • Oro har, edukiera % 60koa izango da mota guztietako establezimenduetan eta barnealdean.
  • Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako gehienez 600 pertsona barnealdean eta 800 pertsona kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeko gehienekoa 800 pertsonakoa da, eta 1.200 pertsonakoa kanpokoetan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da; nolanahi ere, Estatuan beste muga jakin bat aplikatu ahal izango da.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatuta dago zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzeko edo mahai multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez 10 pertsonara mugatzen dira, bai barrualdeetan, bai terrazetan. Mahaien edo mahai-multzoen arteko distantzia metro eta erdikoa izango da. Neurri horiek berak aplikatuko zaizkie gazteen lokal edo lonjei, txokoei eta elkarte gastronomikoei.
  • Barrualdeko kirol-jarduera gehienez 10 pertsonako taldeetan egituratu beharko da. Aldagelak % 50ean bakarrik bete ahal izango dira.
  • 2022ko urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza-, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak ezin izango dira 08: 00ak baino lehen ireki jendearentzat.
  • Gomendio gisa 2021eko abenduaren 31tik 2022ko urtarrilaren 1era eta 2022ko urtarrilaren 5etik 6ra bitartean, Gabonetako bazkariak eta afariak egiteko familia-topaketak gehienez hamar pertsonara mugatzea eta gehienez bi familia-unitate bilzea.

 

Neurriak urtarrilaren 28ra arte mantenduko dira eta jarraian aipatu Dekretua ikus daiteke: DEKRETUA_2021abenduak28