Atzo gaueko eurite bortitzen ondorioz, Alegiatik Amezketarako bidea itxita dago une honetan eta ez dakigu noiz egongo den erabilgarri. Uholdeek eta lur-jausiek kalte handiak eragin dituzte gure inguruan.
Herritarrei kontu handiz ibiltzeko eta bide alternatiboak erabiltzeko eskatzen diegu, Orendain-Alegia eta Zaldibia-Amezketa artekoa irekita dago, eta ahal den neurrian joan-etorriak mugatzeko gomendioa luzatzen dugu.
Zorionez, guztiok ondo gaude, baliabideak martxan daude eta ea laister dena konpontzen den.
Beste berririk izango balitz, herriko kanalen bidez (app, Whatsapp, sare sozialak,…) emango dugu horren berri.
Eskerrik asko ulermenagatik eta arduraz jokatzeagatik.