Espainiako gobernuak gaur bertan COVID-19k eragindako osasun-krisialdian aire zabalean jarduera fisiko ez-profesionala egiteko baldintzei buruzko Ordena argitaratu du, bihartik aurrera, maiatzak 2, indarrean izango dena.

 

Baldintza hauen inguruko xehetasunak hauek dira, laburrean:

  • Haurrek ordubeteko muga izaten jarraitzen dute kalera irtetzeko baina helduek ez dute denbora mugarik baizik eta, Ordenak dion bezalaxe, egunean behin atera daitezke, denbora mugarik gabe.
  • Baimenduta dago hirugarrenekin kontakturik behar ez duen edozein banakako kiroletan aritzea, bai eta paseoak egitea ere.
  • Ibilaldietan, bizikide bakar batekin atera ahal izango da. Hala eta guztiz ere, beharra dela-eta, ohiko zaintzaile batek lagunduta irten behar duten pertsonek ere egin ahal izango dute.
  • Pasealekuak etxetik kilometro batera egingo dira, gehienez ere. Eta, aldiz, kirol jarduera, udalerri osoan baimenduta egongo da
  • Jarduera fisikoak egiten diren bitartean, pertsonen eta hirugarrenen arteko distantzia gutxienez bi metrokoa izango da eta gune jendetsuak eta pilaketak egon daitezkeen lekuak saihestu egin beharko dira.
  • Erabilera publikoko edozein bide edo eremutatik zirkula daiteke, baimendutako naturgune eta berdeguneetatik barne, baina ezin izango da kirol-instalazio itxietan sartu.
  • COVID-19ren diagnostiko baten ondorioz sintomak dituzten edo etxean isolatuta dauden pertsonek ez dute etxetik irten behar, ezta COVID-19ren sintoma edo diagnostikoa duen norbaitekin kontaktua izateagatik etxean berrogeialdian daudenek ere.
  • Eta azkenik, Amezketa 5.000 biztanle azpiko herria izanda, jarduera fisikoa egiteko eta haurrak kalera irteteko ordutegia goizeko 6tatik gaueko 11etara izango da.

 

Gobernuaren Ordenaren testua jarraian agertzen da: BOE-A-2020-4767

 

Arren, arduratsu jokatzea eskatzen da eta neurriak kunplitzea, denon onerako izango baita. Gaixotzeko arriskuak ez dira desagertu, beraz ezin daiteke inor konfiatu.

 

Eskerrik asko.