Gaur egin da Amezketako aplikazio berriaren aurkezpen ofiziala. Berrikuntzez eta hobekuntzez hitzegin dute udaleko ordezkariak eta aplikazioa diseinatu duen ACV multimedia enpresako ordezkariak. Jadanik eskuragarri dago aplikazioa android eta apple plataformetan. Android sistema erabiltzen dutenek aurretik mugikorrean zuten aplikazioa borratu eta berria instalatu beharko dute; hauxe da android sisteman instalatu ahal izateko esteka zuzena: https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.amezketa&pli=1

iOS darabiltenek, berriz, aplikazioa dagoeneko mugikorrean baldin badaukate, eguneratu egin beharko dute. Hauxe da ios sisteman aplikazioa instalatzeko esteka: https://apps.apple.com/uy/app/amezketa/id1462389677

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuak diruz lagundu du.