Deskonfinamendua hasi den arren, oraindik etxean ohi baina denbora gehiago pasa beharko da, eta guk, proposamen berri bat daukagu: Iritsi da orain arteko etxealdian sukaldean hartu duzuen trebezia erakusteko garaia!!

AMEZKETAKO I. PINTXO LEHIAKETA DIGITALA

  1. Parte hartzaileek etxean egindako pintxo baten bi argazki bidaliko dituzte gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora. Argazki batean pintxoaren jabea agertuko da, pintxoa platera batean jarri eta platera eskuetan duela. Beste argazkian pintxoa bakarrik.
  2. Argazkiak bidaltzeko epea Maiatzaren 12tik 17ra izango da, biak barne.
  3. Partehartzaileen pintxoaren argazkiak, udaletxeko Facebook kontuan jarriko ditugu ikusgai Maiatzaren 18an, pintxo bakoitza norena den jarri gabe.
  4. Bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren saria: Maiatzaren 20an erabakiko du epaimahaiak. Epaimahaia kultura zinegotziak eta gazteria teknikariak osatuko dute eta hiru arlo baloratuko dituzte: Itxura, originaltasuna eta elaborazioa.

    -Publikoaren saria: Apirilaren 20ean, eguerdiko ordubatean,  Facebooken “Atsegin dut” gehien dituen argazkiko pintxoa izango da publikoaren sariaren irabazlea.

  5. Maiatzaren 21ean emango ditugu 2 irabazleen izenak udaleko App-aren, Facebooken eta Whatsapp-aren bidez.
  6. Sariak Amezketako ekoizleen produktuekin osatutako loteak izango dira:


EPAIMAHAIAREN SARIA:

– Argaia Goenako txerrikia.

-EguzkiLeire gozoak.

-Oteiza Goikoa gazta.

-Nerea Rotetaren 2 kg babarrun.

PUBLIKOAREN SARIA:

-Larte gaztandegiko produktu lotea (gazta urdina, gazta txapala, basurde txorizoa, piper mermelada…)

-EguzkiLeire ogia.

-Oteiza Goikoa gazta.

-Nerea Rotetaren 2 kg babarrun.

BALDINTZAK ETA SARIAK