Amezketako haur batzuk ikasturte guztian zehar aritu dira euskal dantzak ikasten Ixone Urkiriren gidaritzapean. Ostiral honetan, ekainak 2, arratsaldeko 18:30etan ikasle hauek dantza emanaldia eskainiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena erakusteko. Emanaldia Larrunarri frontoian izango da eta gonbidatuta gaude denok ikustera!