Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Amezketako haur batzuk ikasturte guztian zehar aritu dira euskal dantzak ikasten. Ostiral honetan, ekainak 6, arratsaldeko 18:30etan ikasle hauek dantza emanaldia eskainiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena erakusteko. Emanaldia Larrunarri frontoian izango da eta gonbidatuta gaude denok ikustera!