Amezketako Udalak eta Tolosako udalak aitortza egin die gaur arratsaldean Unai Reguillaga eta Joseba Reguillaga amezketarrei eta Unai Saralegi, Joseba Etxarri eta Imanol Rojo tolosarrei.
Joseba Reguillaga eta Joseba Etxarri txapeldun gelditu ziren 2024ko judoko Nage no Kata modalitateko munduko txapelketan. Unai Reguillaga eta Unai Saralegi berriz txapeldunorde gelditu ziren Judoko Absoluto Nage no Kata modalitateko munduko txapelketan. Imanol rojo ere munduko txapeldun gelditu da 2024an gurpil gaineko eski txapelketan.
Hain eskualde txikian mundu mailako hainbeste kirolariren lorpenak ikusirik, Amezketako eta Tolosako Udalek aitortza ekitaldi bateratua egin diegu gaur arratsaldean Tolosako Udalean.
Lorpen hauen kirolariek egunerokotasunean egiten duten esfortzuaren emaitza dira eta eredu dira belaunaldi gazteenentzat. Beraien lana aitortu diegu gaurko ekitaldian eta eskerrak eman gure herrien izena mundura zabaltzeagatik.