Bihar, azaroak 20, oinezkoen pasabideak margotzeko lanak egingo dira Ergone-Kotxeta tartean. Jarduera honen ondorioz, honako neurri hauek hartuko dira:

  • Ibilgailuei txandaka igarotzen utziko zaie edo Errekalde kaletik bideratuko dira.
  • Une jakin batzuetan zirkulazioa erabat eten beharko balitz ere, ez da aurreikusten eten luzeak izango direnik (15 minutu gehienez)

Herritarrei arretaz gidatzeko eskatzen zaie eta behin-behineko seinaleei jaramon egiteko.