Urtero sasoi honetan bezala, artile-bilketari buruzko informazioarekin gatozkizue. Hala ere, aurten, hainbat aldaketa edo berrikuntza izango ditu zerbitzuak. Batetik, aurreko urteetan ez bezala, artzainentzat doako zerbitzua izango da aurtengoa. Eta bestetik, AMEZKETAN bertan bilketa puntua izango dugu.
Aurtengo bilketaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Bilketa DOAN izango da.
- Saka bereziak banatuko dira. 60 kg artile sartzen dira zaku berezi hauetan, erdira bete daitezke maneiu errazago baterako.
- Artilea garbia eta busti gabea jasoko da. Horretarako, lehorpean jaso beharko dira bilketara arte. Artilea moztu bezain pronto sakatan sartzearekin nahikoa da.
- Saka guztiak identifikatuta egongo dira; artilea balorizatzen hasita, hobetsuen edo garbienen jarraipena egin ahal izateko.
- Amezketako bilketa eguna uztailaren 9a izango da. . Aurreko urteetan bezala, artilea entregatzearen agiria ere bertan emango zaizue.
Artilea entregatzeko, aurrez IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA. Izena ematearekin, saka berezi horiek non eta zenbat jaso adieraziko zaizue.
Izen-emateko azken eguna: MARTXOAREN 13a.
Horretarako edo zalantzak argitzeko:
– Deitu: 943 11 21 73
– Idatzi: lurraldeoreka@gipuzkoa.eus
Artilearen bilketa eta kudeaketa Gipuzkoako Artile Mahaitik eramango da, Foru Aldundiak koordinatuta. Bilketaren kostuak Foru Aldundiak hartuko ditu bere gain. Helburua da artileari balioa ematea eta kudeaketa ahalik eta egokiena eta erabilgarriena izatea, sektorearentzat kosturik txikienarekin.

