Bidegain etxearen (Eliz-kalea 9) aurrealdeko zoruaren egoera txarraren jakitun izanik, Udalak, zoruaren eraberritze lanak egingo ditu datozen asteetan. Lehendik dauden hautsitako harriak kendu eta asfalto inpresoarekin berrituko da.
Lan hauek egingo direla aprobetxatuz, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ur hoditeriaren egoera aztertu du eta zaharkituta daudela ondorioztatu du. Lurzorua berritu eta ur hoditeria zaharra uzteak, hau berritzea tokatzen denean edo hausturaren bat dagoenean, lurzorua berriro hautsi beharra suposatuko luke. Ondorioz, Ur Kontsortzioak, lan hauekin batera Bidegain etxeetara ura eramaten duen hoditeria ere berritzea erabaki du.
Aste honetan zehar hasiko dira hoditeria berritu ahal izateko prestaketa lanak egiten, eta behin hoditeria lanak amaituta daudenean, asfaltatze lanak egingo dira, guzti honek zuen etxeetan hobekuntza nabarmena ekarriko duelarik.
Lanek irauten duten bitartean hainbat eragozpen sortuko dira (ur-mozketak, garajeetako sarbideak,…) pazientziaz eta langileei kasu eginez jokatzea eskatzen dizuegu.
Azkenik, esan, eremu hau erabilera publikokoa izanik, diru publikoarekin ordainduko direla lanak, eta garajeen aurrealdean kotxeak egotea baimentzen jarraituko badugu ere, mahaiak dauden eremuan kotxeak uztea edota antzeko beste erabilera pribaturik ez dela onartuko.

