Azken asteotan hainbat mantentze- eta hobekuntza-lan egin dira herriko gune ezberdinetan, egunerokoan erabiltzen ditugun espazioak egoera hobean mantentzeko eta herritarren beharrei erantzuteko.

Besteak beste, espaloietan konponketak egin dira, asfaltu inprimatua erabiliz, oinezkoen ibilbideak hobetu eta irisgarritasuna errazteko.

Zumadi Eskolaren atzealdean, berriz, parke berri bat prestatu da, haurrek eta familiek aisialdirako gune berri bat izan dezaten.

Mediku etxeko leihoak ere aldatu dira, eraikinaren egoera eta erosotasuna hobetzeko.

Beltzaren plazako kirol eremuan zoruko hainbat konponketa egin dira, eta kirolerako zelaiaren mantentze-lanak ere gauzatu dira, instalazioak erabilera-baldintza egokietan mantentzeko.

Horrez gain, haurreskolan ere hobekuntzak egin dira, zoruan eta frisoan egindako lanekin.

Lan horien bidez, herriko espazio publikoen eta udal eraikinen mantentzea eta hobekuntza bultzatu nahi izan da, herritarren eguneroko erabilerarako guneak atseginagoak, seguruagoak eta egoera hobean izateko.

📸 Jarraian, egindako lanetako batzuk ikus daitezke: