Kaixo herritarrok,
Akelok Guraso Elkartearen izenean, abenduaren 24an, herriko umeekin batera kantuan ateratzera gonbidatu nahi zaituztegu, Olentzeroren etorrera ospatzeko.
Egun hau berezia da, batik bat gure txikientzako, eta gustatuko litzaiguke zuek ere giro horretan parte hartzea: familiak, herritarrak, gazteak, nagusiak… denok gonbidatuta zaudete une hau elkarrekin bizitzera.
Egitaraua: 9:30etan talde bat Ugartetik abiatuko da. 11:00etan txikienak elizatik behera abiatuko dira. Bi taldeak Abaltzisketako bide gurutze inguruan elkartuko dira eta kaleko etxeetan denok elkarrekin abestuko dugu.
Bukaeran hamaiketakoa izango da partehartzaile guztientzat Zazpi-itturri elkartean.
Zenbat eta jende gehiago bildu, orduan eta alaiagoa izango da. Anima zaitezte!!

