Amezketan aste berezia: kultur ekitaldiz betetako egunak.

Amezketan aste berezia dugu aurretik. Ostegun honetan hasi eta asteartera bitartean, hainbat ekitaldi berezi antolatu dira herrian, kultur jarduerak, herri ekimenak eta jai giroko ospakizunak uztartuz. Udalak eta herriko elkarteek egitarau zabala prestatu dute, herritar guztiei zuzendua.

OsteguneanEnarak taldearen dokumentalaren emanaldia eta erakusketa. Taldearen ibilbidea eta proiektua ezagutzeko aukera izango da, ikus-entzunezkoen bidez.

Ostiralean, ELIKALUR elkarte berriaren aurkezpen festa ospatuko da. Elkarte honek tokiko ekoizpena eta elikadura burujabetza sustatzea ditu helburu, eta aurkezpenaren ostean luntx-a izango da bertaratutakoentzat.
Gau horretan bertan, DBH4ko ikasleek antolatutako talo-jatea egingo da, ikasbidairako dirua biltzeko asmoz. Herriko gazteen ekimena laguntzeko aukera paregabea izango da.

Larunbatean, gaztetxoenek hitzordu berezia izango dute: Goazen telesail arrakastatsuaren 12. denboraldiko estreinaldia Amezketan bertan ikusteko aukera izango da. Telesailak Euskal Herriko gazte eta famili askoren artean sortu duen ilusioa herrira ekarriko du beste behin.

Igandean, urteroko Amezketako Perie ospatuko da, herriko ohiko zita eta topagunea. Azoka giroa, artisautza, tokiko produktuak eta musika izango dira eguneko protagonistak, eta herritar zein bisitari asko elkartuko dira plazan.

Azkenik, astearteanSan Martin egunaren ospakizunak. Herriko jaieguna izanik, ohiko ekitaldi eta tradizioak mantenduko dira, herri giroan eta elkarrekin ospatzeko aukera eskainiz. (Herriko jubilatu eta erretirodunentzako bazkarirako txartelak asteazkenetik aurrera eskuragarri egongo dira Udal bulegoan)

Amezketako Udalak herritar guztiak eta bisitariak gonbidatu nahi ditu aste berezi honetan parte hartzera.

Informazio gehiago eta ordutegi zehatzak jarraian dauden irudietan eta sare sozialetan.