Irailaren 24ean izango da jubilatu eta pentsiodunen hurrengo irteera. Goizeko 8:30ean egingo du autobusak lehenengo geraldia, plazan, jarraian Ergonen eta azkenik beherakoan Ugarten geldituko da autobusa. Jakinarazi nahi dizuegu, bidaiak, ordu eta erdiko iraupena izango duela.

11:00etan bisita gidatua Añanako gatzagetara. (Bisitaren iraupena ordubete ingurukoa izango da)

14:30tan bazkaria Angostoko kanpinean.

Arratsaldean denbora librea eta 19:30ak aldera Amezketara buelta.

Izena ematea IRAILAren 17tik IRAILAren 19ra, biak barne, izango da. Txartel edo pertsonako 35€.