Datorren ostiralean, hilak 13, Amezketan hitzaldia antolatu da basogintzaren inguruan.

Gaur egungo basogintzaren norabidearekin kezkatuta sortu zen Tantai Baso Jabe Kooperatiba. Ekonomikoki bideragarria den eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den bestelako basogintza eredu bat proposatzen dute eta hau ezagutzeko auekera izango dugu Amezketan.

Hitzaldia 18:30ean izango da, Amezketako Pernando Amezketarra Kultur Etxean, eta herritar guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera. Helburua, basoen etorkizunari buruzko eztabaida aberastea da, eta alternatibak ezagutzea gaur egungo basogintza eredutik haratago.

Parte hartu eta egin zure ekarpena! 🌳