Jakinarazi nahi dizuegu larunbat honetan, 23:00etatik aurrera, eta igande osoan, plazan, ezingo dela kotxerik aparkatu. Mesedez, kontuan hartu eta antolatu zuen ibilgailuen erabilera aurretiaz. Herriko beste eremuak, hala nola bariantea, aparkatzeko erabiltzea gomendatzen dizuegu.
Gogorarazten dizuegu, halaber, ostiral arratsaldetan plaza libre utzi behar dela, azokako postuak jarri ahal izateko.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.