2023ko maiatzaren 2ko 89 zenbakiko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, 2023ko Amezketako udaleku irekietako begiraleak eta koordinatzaileak kontratatzeko eta praktiketako bi pertsona hautatzeko hautaketa-prozesuaren deialdia eta oinarriak onartu dira.

 

Ondoren, denek jakin dezaten, onartutako oinarriak eta izena emateko formularioa agertzen dira:

 

2023ko UDALEKU IREKIETAKO OINARRIAK

 

amezketako_udala_eskaera_elebiduna PDF

 

amezketako_udala_eskaera_elebiduna Word

 

Adierazi behar da, oinarrietan jasotzen den bezala, izena emateko epea maiatzaren 5etik 19ra bitartekoa izango dela, biak barne, udal-erregistro elektronikoaren bidez, B@kQ erabilita, bai inprimakia eta agiriak aurkeztuta.