Zumadi eskolako ikasleak animalien gaia lantzen aritu direla aprobetxatuz, herriari ekarpen bat egin nahi izan diote eta udala Zazpitturri inguruan lantzen ari den proiektuari gehitzeko Amezketa inguruan aurkitu daitezkeen animaliei buruzko web orri bat osatu dute. Egindako lan hau alkateari eta alkateordeari aurkeztu diote, eta Zazpitturri inguruan jarriko diren panel informatiboetan lan hau txertatzea erabaki dute udal ordezkariek. Haurrek prestatutako web orri hau bisitatu dezakezue helbide honetan: labur.eus/amezketaingurukoanimaliak

Aupa Zumadi eskolako ikasleak! Beti herriari ekarpenak egiteko prest!!