Aurten San Martin egunean ohiko ospakizunik egongo ez den arren, arratsaldeko 16:30etan herriko haurrek Zirika Zirkusen “Berrerabizi” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Larrunarri frontoian. Ikuskizunera joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da 688 71 16 75 telefonoan izena ematea azaroaren 11ko 13:00 baino lehen.