Bere historian zehar, Zazpi Iturri Pilota Klubak poz asko eman dizkio Amezketari. Poz hauek Xalton Zabalak urteetan zehar egin duen lanaren ondorio izan dira besteak beste. Orain ordea, Xaltonek bere jarduna uztea erabaki du. Honek Zazpi Iturri klubaren desagertzea ekar lezake. Pilota eskolako haurren gurasoak eta Amezketako Udala harremanetan egon dira, eta Amezketan bertan pilota kluba edukitzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Esan behar da, Zazpi Iturri klub pribatu bat dela, beraz, klubaren ardura hartuko duen jendea biltzea beharrezkoa da.

 

Horregatik, pilota gustatzen zaien Amezketarrei, eta Zazpi Iturri pilota klubak aurrera jarraitzea nahi duten herritarrei dei egiten diegu Ekainak 10, 20:00etan kultur etxeko areto nagusian egingo den bilerara etortzeko. Bertan aztertuko dugu ea nola eman diezaiokegun jarraipena klubari.