Xaltonek urte askotan zehar egindako lanari erreleboa hartuz, herriko hainbat gaztek Zazpi Iturri pilota klubaren ardura hartu dute. Ilusio handiz ekin diote lanari, eta ikasturtea ofizialki irailean hasiko bada ere, uztailean zehar entrenamendu irekiak antolatu dituzte. Honela, herriko haurrek aukera izango dute pilota entrenamenduak probatzeko, astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara adin bakoitzak bere txanda izango duelarik. Txanda hauek, jarraian ikus ditzakezue:

10:00-11:00 AURREBENJAMINAK (2013-2014)
BENJAMINAK (2011-2012)

11:00-12:00 ALEBINAK (2009-2010)
INFANTILAK (2007-2008)

12:00-13:00 KADETEAK (2005-2006)