Azken asteetan zabor ontzien inguruetako egoeraren okertze bat atzeman dugu eta tamalez irudi hauek ikusi ditugu herriko puntu ezberdinetan:

Jokaera hauek guztiz onartezinak dira, edukiontzietatik kanpo utzitako poltsek animaliak erakartzen dituztelako eta hauek poltsak apurtu eta inguruetan zabaltzen dute zaborra. Inguruko bizilagunek ez dute zertan egoera hau nozitu, beraz, jokaera hauek izaten dituztenei berriro ez errepikatzeko deia egiten diegu.