Herritar guztiei jakinarazten zaie 2022 urteari dagokion zabor bilketaren tasaren ordainketa irailaren 16tik urriaren 14ra bitartean egingo dela. Era berean adierazi behar da tasaren ordainketa bakarra dela urte osorako.

 

Zaborren erreziboak helbideratu gabe dauzkatenek, pasa daitezela Kutxabank entitateko edozein bulegotik ordainketa egitera, udaleko alguazilak etxeetara eramandako erreziboarekin.

 

Aldiz, erreziboa helbideratuta dutenei adierazten zaie irailaren 16an kobratuko dela zabor bilketaren tasa bakoitzaren kontu korrontetik.

 

Goian aipatutako epea pasa ezkero %20ko errekarguarekin kobratuko da tasa, araudiak ezartzen duen moduan, beraz, ez ahaztu epea urriaren 14an amaitzen dela.

 

Azkenik, gogorarazi datorren urterako helbideratu edo domiziliatu nahi izan ezkero (kobraketa era honek tramiteak errezten ditu eta kosteak gutxitu gainera) Udaletxera deitzea besterik ez dagoela datuak emateko.