Urte osoko ordainketa bakarra.

 

Herritarrei jakinarazten zaie 2020 urteari dagokion zabor bilketaren tasa ordainketa  irailaren 30etik urriaren 30era bitartean egin behar dela.

 

Zaborren erreziboak helbideratu gabe dauzkazuenok, pasa zaitezte kutxabank entitateko edozein bulegoetatik ordainketa egitera, alguazilak etxera eraman dizkizuen erreziboekin.

 

Helbideratuta daukazuenoi berriz, adierazten zaizue irailaren 30an kobratuko dela zuen kontu korrontetik.

 

Goian aipatutako epea pasa ezkero %20ko legezko errekarguarekin kobratuko dira.

 

Ez ahaztu epea urriaren 30ean amaitzen dela.

 

Erreziboa datorren urterako helbideratu edo domiziliatu nahi izan ezkero (kobraketa era honek tramiteak errezten ditu eta kosteak gutxitu gainera) dei ezazue udalera datuak emateko.