Uztailaren 6an abian jarri zen Amezketan zabor bilekta sistema berria. Aurreko asteetan informazio kanpaina zabal bat buru ondoren, herritarrekin bilera informatiboak barne, eta ontzi gris eta marroiak irekitzeko txartelen banaketa egin ondoren herritarren artean, dagoeneko sistema berriak nahiko modu normalean funtzionatzen duela esan daiteke.

 

Egia da lehen asteetan gorabeherak ere izan ohi direla horrelako sistema berriak ezartzen direnean, txartelak ondo konfiguratu behar izaten direlako herritar batek aukeratzen duen kudeaketa motaren arabera edo zerrail automatikoren batek failo ematen duelako momenturen batean, baina esan bezala, orohar sistema berriaren ezarketa edo inplantazioa nahiko ondo joan da. Egoera berezi bat ere adierazi behar da, izan ere, zenbait herritarrrek txartela zulatu dutelako etxean eskegitzeko, eta noski, gero erabili nahi izan dutenean txartelak ez die ireki. Esan behar da txartelak ezin direla zulatu, txartelaren barruan txip txiki bat dutelako eta txip horrek jasotzen duelako erabiltzaile bakoitzaren profila.

 

Sistema berria abian jartzeko orduan ere sistema doitu behar izaten da, herritarren iritziak eta eskaera bereziak jaso ondoren. Horrela, Amezketako Udalak zenbait erabaki berri hartu ditu, jarraian zerrendatzen direnak:

  • Ergoene auzoan bost ontzien gune berri bat jarriko da eta Udala kokaleku egokiena aztertzen dabil egunotan, Tolosaldeako Mankomunitatearekin koordinazioan.
  • Zubillaga auzoan ere ontzi urdin eta horia jarriko dira.
  • Ugarte auzoan eta Ergoene auzoan dauden zerrautsen ontziak orainarte bezalaxe mantenduko dira.
  • Hurrengo asteetan, piskanaka herriko konpostguneak eraitsi eta erretiratuko dira.
  • Eta azkenik, eta ikusirik 100 bat herritar falta direla beren txartelak jasotzeko, Udalak txartel hauek helaraziko dizkie horiei.

 

Honebestez, Amezketako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei izan duten eta duten jarrera arduratsuagatik orokorrean. Beti gertatu ohi den bezalaxe, zoritxarrez, beti daude zenbait herritar utzikeriaz jokatzen dutenak, ez dituztelako hondakinak sailkatzen edo hondakinak bilketa ontzien kanpoan uzten dituztelako. Herritar hauei, gutxienak izanik, beste behin ere erantzukizun eta zibismo mezu bat helarazi nahi zaie Amezketako Udaletik, denon onerako den jarrera bat izan dezaten.