Azken bi urte hauetako amets gaizto eta derrigorrezko etenaldiaren ondoren, normaltze urratsak emateko asmoz, urte askotan egin ohi diren ibilaldiak berreskuratu nahi ditugu. Aurrekoetan bezala lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.

 

Izena emateko egunak:  URRIAren 20tik URRIAren 26ra biak barne. Txartel edo pertsona bakoitzeko 30€.

 

Irteera goizeko 10:00tan Plazan, gero Ergonen eta azkenik beherakoan Ugarten geratuko da autobusa.

 

11:00tan Ezkio-Itsason dagoen Igartubeiti XVI. mendeko tolare baserri museora bixita gidatua eta bertan hamaiketakoa.

 

Ondoren Lierniko MUJIKA jatetxera bazkaltzera.

 

Arratsalde partean Zerainera joango gara etxera itzuli aurretik paseotxo bat ematera.

 

Oharra: musukoa eraman leku itxietarako.