Aurrez bidalitako informazioaren arabera, ur saneamendu lanekin hasiera eman behar zitzaion, baina, zoritxarrez, ustekabeko arazo bat agertu da  Bartolome Deunaren 23ko zubiaren parean, eta horrek lanak atzeratu ditu. Zubiaren egitura uste baino gorago dagoela konturatu dira teknikariak.

Egoera aztertu ondoren, obrak moldatu dituzte, eta berrantolaketa bat egin ondoren, astelehenetik aurrera berriro ekingo zaie lan horiei gune horretan.

ALTUNA ANAIAK FRONTOIA

Herriko Altuna Anaiak frontoian sabaian arriskutsuak izan daitezkeen pitzadurak ustekabean aurkitu ditugu. Erabiltzaileen, eta bereziki umeen, segurtasuna bermatzeko beharrezko lanak egiten ari dira, eta astelehenean bukatzea aurreikusten da. Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta barkatu eragozpenak.