Aurten San Bartolome festak ezin izan direnez ospatu, udazken kulturala antolatuko genuela esan genuen. Egitaraua osatzen hasiak gara, baina denon ideia eta ekarpenak jaso nahi ditugu ahalik eta eskaintza anitzena osatu ahal izateko. Horretarako, bilera baterako deia egiten dugu, irailak 17, osteguna, arratsaldeko 18:30etan kultur etxeko areto nagusian.