“Estankoko” eraikinaren lanekin hasteko garabi bat instalatu behar dela eta, ostegun honetan, irailak 9, eguerdiko 12tatik arratsaldeko 7ak arte, Fernando Amezketarraren plaza itxi egingo da eta Onda janari denda dagoen parean Bartolome Deuna kalea itxi egingo da.

 

Era berean eremu horretan ezin izango da ibilgailua aparkatu, beraz, bezperatik hori kontutan hartzea eskatzen zaie plazan aparkatzeko ohitura dutenei.

 

Bestalde, eta autobus zerbitzuari dagokionez, ordu horietan Abaltzisketara doan biribilgunetik gora Bartolome Deuna kalea itxi egingo da eta plazako autobus geltokia Bartolome Deuna kalea 18ko geltokian izango da.

 

Barkatu eragozpenak,

 

Amezketako Udala