Duela bi aste “Estankoko” eraikinaren lanekin hasi ziren, bertan garabi bat jarriz. Geroztik etxea ustutzen hasi dira.

 

Enpresa arduradunak Udalari jakinarazi dio, bihar, irailak 23,  osteguna, goizeko 8tatik arratsaldeko 3ak arte, Bartolome Deuna kalea intermitenteki itxiko dela, Onda janari denda dagoen parean, eraikinaren ustuketa lanengatik eta trafikoaren segurtasuna bermatzeko. Lanak nola doazen arabera, itxialdi horiek ostiralean ere izango dira.

 

Hori dela eta, autobus zerbitzuari dagokionez, plazako autobus geltokia Bartolome Deuna kalea 18ko geltokian izango da.

 

Barkatu eragozpenak,

 

Amezketako Udala