Duela hiru aste “Estankoko” eraikinaren lanekin hasi ziren, bertan garabi bat jarriz. Geroztik etxea ustutzen egondira, eta behin ustuta, egunotan eraikinaren benetako eraisketari ekingo diote.

 

Horrela, lanetan dabilen enpresaren arduradunak Udalari jakinarazi dio, bihar, urriak 1,  ostirala, goizeko 8tatik arratsaldeko 7ak arte, eta etzi, urriak 2, goizeko 8tatik eguerdiko ordubatak arte, Bartolome Deuna kalea itxi beharko dela, Onda janari denda dagoen parean, eraikinaren paretak botako direlako, eta ondorioz oinezkoen eta trafikoaren segurtasuna bermatu behar delako.

 

Hori dela eta, autobus zerbitzuari dagokionez, plazako autobus geltokia Bartolome Deuna kalea 18ko geltokian izango da.

 

Barkatu eragozpenak,

 

Amezketako Udala