Herritar estimatuak:

 

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet bizitzen ari garen egoera honen aurrean herritar gehienok erakusten ari zareten jarrera onagatik.

 

Egoera hau ahalik eta azkarren gainditu dezagun, ezinbestekoa da, denok, instituzioek agindutako neurriak behar bezala betetzea.

 

Guztioi besarkada bana eta animoak!

 

Bide batez, gutun honekin, Udalak hartu dituen neurrien berri eman nahi dizuet:

 

  • Egoera honen ondorioz berrogeialdian dauden pertsonentzat, adinekoentzat, edota bestelako ezintasunak dituzten herritarrentzat, erosketak egiteko (janaria, farmaziako produktuak, edota bestelako oinarrizko produktuak) zerbitzua jarri dugu, hau eskatzeko 657370156 telefono zenbakia bideratu da. Mesedez, zerbitzu hau arduraz erabiltzea eskatzen dizuegu.

 

  • Gobernuak administrazio prozedurak izapidetzeko epeak eten dituela eta alarma egoera bukatu arte iraungo duela. Honek esan nahi du administrazio guztietako dirulaguntzen, lizentzien eta eskaeren epeak etenda daudela. Horrela, Udalarekin ezinbesteko tramiteak besterik ez egitea eskatzen dizuet, gure esfortzuak eta lanak krisi egoera arintzera eta kudeatzera dedikatzeko.

 

  • Herriko eremu erabilienak desinfektatzen ari gara (Kutxazaina, zabor ontzi eta inguruak, kaleak…)

 

  • Udal Gizarte Zerbitzuak bakarrik dauden adinekoen jarraipena egiten du.

 

  • Ibilgailuaren zerga ez da kobratuko larrialdi egoera pasatzen den arte.

 

  • Zabor bilketaren inguruan, hurrengo neurriak hartu dituzte Tolosaldeko Mankomunitateak eta Amezketako Udalak:
    • Andoain eta Tolosako garbiguneak itxita egongo dira partikularrentzat. Momentuz, udal zerbitzuek eta gremioek soilik erabili ahalko dituzte. Larunbatetan itxita egongo da.
    • Traste zaharren bilketa zerbitzua eten egin da, beraz, Amezketan Apirilaren 6an aurreikusten zen bilketa bertan behera gelditzen da.
    • Positiboa eman dutenen edo berrogeialdian dauden pertsonen hondakinak kudeatzeko protokoloa martxan jarri da. Protokolo hau hurrengo dokumentuan aurkitu dezakezue: POSITIBOA EMAN DUTENEN EDO BERROGEIALDIAN DAUDEN PERTSONEN HONDAKINAK KUDEATZEKO JARRAIBIDEAK . Protokolo hau betetzeko zailtasunak izan ezkero, Udalera deitzea eskatzen da.

 

 

Azkenik, jakin ezazue edozein beharren aurrean Udala zuen zerbitzura duzuela 943653189 telefonoan.

 

Besterik gabe, agur bero bat. Elkar zaindu dezagun.

 

Amezketan, 2020ko martxoaren 25ean.

 

Izpta: IÑAKI AMUNDARAIN TOLOSA

Alkateak.