Azken urteotan herriko gune ezberdinak berreskuratzen aritu gara eta toki hauek herritarren erabilerarako libre gelditu dira. Eremu hauetako batzuk berdeguneak dira, eta txakur jabe ugarik erabiltzen dituzte beraien txakurrak paseatzeko. Hauen ardura da txakurren kakak biltzea, gainontzeko herritarrek zapaldu ez ditzaten, eta hau errazte aldera, txakurren kakak biltzeko poltsaz hornitutako edukiontzi berriak jarri ditugu herriko hainbat gunetan. Denon artean errazago lortuko dugu herri garbia izatea!