Denok dakigun bezalaxe, egunotako egoera berezi honetan txakurren jabeak baimenduta daude beren txakurrekin kalera ateratzeko.

 

Kalera ateratzeak badakigu zein ondorio dituen, pixa eta gorotzak kalean geratzeko arriskua, eta badakigu herritar arduratsuek jokabide arduratsua dutela baina bestelakoak ere badira, eta zenbait kaleetan txakurren kakak jaso gabe agertu dira.

 

Ohar honen bidez jakinarazi nahi genuke txakurra edukitzeak betebeharrak ere eragiten dituela eta herrigunean txakurren pixak eta gorotzak desatseginak direla. Beraz, txakurrak kalera ateratakoan, hauek sortutako zikinak bildu itzazue kalea garbi utziaz.

 

Ea egoerak hobetzera egiten duen.

 

Mila esker!!!

 

EREMU PUBLIKOA GARBI ZAIN DEZAGUN!!!