Azken urteetan aurrerapauso handiak egin dira herrian txakur jabeekin elkarbizitza hobetzeko. Hala ere, badira oraindik hobetzeko puntuak. Honen harira, Amezketako udalak kexa batzuk jaso ditu azken aldian herriko hainbat txakur jaberen inguruan. Kexa hauen bidez jaso dugunez, txakur batzuk beraien jabeen eremu pribatutik kanpo ibiltzen dira jabeen kontrolik gabe (errepideetan, espaloietan…). Honek arazo bat baino gehiago sortzen ditu, alde batetik, segurtasun arazoak, eta bestetik, kontrolik gabe dabiltzanez pixa eta kaka edozein tokitan egiten dituzte.

Honegatik, udaletik dei egiten diegu txakur jabe hauei, beraien eremu pribatutik kanpo dabiltzanean txakurrak kontrolpean izan ditzatela, denon elkarbizitzaren mesederako.