Tolosaldea Sahararekin Elkartea gurekin harremanetan jarri zen eskualdean egingo den BILKETA dela eta. Bilketa martxan da dagoeneko eta herrian 2 puntu ditugu horretarako: Zumadi Eskolan eta Udaletxean.

Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixohialak eta eskola materiala dira eskatzen direnak.

Epea: otsailaren 3a bitartean

Eskertuko da herritarren laguntza.