Azken asteotan hainbat herritarrek udaletxera jo dute informazioa eskatzera, zenbait telebista-kanal jasotzean izandako gorabehera batzuk egiaztatu direlako, eta horregatik argitaratzen da informazio-ohar hau.

 

“5Gren etorrerak TDTko beste itzalaldi bat dakar.

5G teknologia mugikorraren bosgarren belaunaldia hedatzeak TDTaren frekuentzien itzalaldi berri bat ekarriko du, otsaila eta martxoa bitartean gauzatuko dena. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lehenengoen artean daude. Kalkuluen arabera, erkidegoen erdiek antenak moldatu beharko dituzte, eta gainerakoek, berriz, telebista birprogramatu, hau da, kanalak birprogramatu.

Komunitate-eraikinetan bizi direnek aldaketa hori jasango dute, antena kolektiboak egokitu egin behar baitira telebista ikusi ahal izateko. Banakako etxebizitzetan telebista berriz sintonizatu beharko dira, bilaketa automatikoaren laguntzarekin. Esan baitere, behin betiko aldaketa otsailaren 11an izango dela.

Helburua telebista seinalea hartzeko sistemak frekuentzia berrietara egokitzeko erraztasunak ematea da, zaharrak 5Grako libre uzteko asmoz.

Azkenik, aipatu dirulaguntzak badirela aldaketa hauek eragindago gastuak babesteko eta antenazaleari informazioa eskatzea conbeni da.

 

Ondorengo dokumentuan informazio gehiago dago: GipuzkoaTDT_AldaketenLaburpena