Uda honetan gazte talde ezberdinen bisitak izan ditugu herrian eta beste talde baten egonaldia ere izango dugu egun hauetan.

Duela gutxi, scout talde katalan batek San Martin Parkean bost egunez kanpatzeko baimena eskatu zigun. Trukean, gazte hauek herrian komunitate-lanak egiteko eskaintza egin dute, komunitatearekin eta ingurunearekin duten konpromisoaren adierazgarri.

Amezketako Udalak, proposamen hau (bai scout taldearentzat bai gure komunitatearentzat ere) aukera bikaina zela iritzi zuen, eta, ondorioz, eskaera onartzea erabaki zen. Hala ere, azken egunetako eguraldi txarra dela eta, scout taldeak ez du, hasieran aurreikusitako moduan, San Martin Parkean kanpatuko. Horren ordez, Kultur Etxeko Areto Nagusian egongo dira.

Jakinarazi nahi dizuegu egun hauetan scoutak Kultur Etxearen inguruan eta herriko beste leku batzuetan lanean ikusiko dituzuela. Aurrez eskertzen dugu zuen ulermena eta lankidetza.

Denentzat esperientzia aberasgarria izango delakoan gaude.